
Ikuspegi horri esker, areagotu egiten da produktuek edo zerbitzuek bezeroaren/erabiltzailearen premiak asetzeko aukera, azken erabiltzaileak (end-users) ere biltzen baititu produktu/zerbitzu horien garapen-prozesura.
Living Lab mota asko daude, helburu dituzten gaiak edo taldeak zein diren, baina den-denak daude Europako Living Lab Sarean, ENoLL-en alegia. ergolab-i dagokionez, informazio-sistemen erabilera eta funtzionalitateak hobetzeko, azken erabiltzaileen ahala erabiltzen dugu. Hil edo bizikoa dugu gai hori gaur egun, IKTek gure gizartean duten garrantzia (geroz eta handiagoa) ikusirik.
ergolab metodologiak aintzat hartzen ditu informazio-sistemen berrikuntza- eta/edo birdiseinatze-proiektuetan aplikatu beharreko faseak eta teknikak, sistemen erabilera ahalik eta onena bermatzeko, baita haien interfazeen interakzio egokia ere. Jakintza-alor anitz biltzen ditu metodologia honek, alor ugaritako teknikak baliatzen baititu (erabilgarritasuna, interakzioaren diseinua, informazioaren arkitektura, soziologia eta antropologia).
+
=
ergolab METODOLOGIA APLIKATUTA INFORMAZIO-SISTEMAK DISEINATZEKO ETA GARATZEKO, HAU GUZTIA BERMATZEN DUGU: ERABILTZAILEAREN PREMIA ERREALEN ASETZEA, ERABILERA BIKAINA ETA, FINEAN, MERKATUAK ONARTZEA AZKEN PRODUKTUA
Living Lab ikuspegiak eta azken erabiltzaileek informazio-sistemetan jardutea abantaila ugari ekartzen dizkiote bezeroari, lehiakortasunaren aldetik. Proiektua zein den, aldatu egin daitezke onura berariazko horiek. Bestalde, bezeroaren premietara egokitzen ditugu metodoak, teknikak eta faseak.
Nolanahi dela ere, abantaila orokor hauek dakartza berekin ergolab metodologiak:Nire osasun-karpeta proiekturako, honetan lagundu du ergolab-ek, Osarean proiektuaren barruan betiere:
Balio-kateko eragile guztiak jardun dira proiektu honetan, hartara haren ikuspegi holistikoa izatearren eta erabiltzaile-talde guztien premiak asetzearren.
Bai interakzioari eta erabilerari dagozkien arazoak, bai konponbideak eta funtzionalitate berriak erabiltzaileek eurek proposatu dituzte, proiektuan biziki parte hartuz. Euskadi osoko 174 lagunek hartu dute parte ergolab-en "Nire osasun-karpeta" proiektuaren fase desberdinetan.
Azkeneko urteotan, zerbitzu berriak garatzen jardun da Sisteplant, produkzio-sareari lehiakortasuna areagotzen laguntzeko, bai teknika aldetik, bai negoziokotik.
Estrategiari dagokionez, kostuak murrizteko eta errentagarritasuna handitzeko aldaketa-prozesuak garatzen laguntzen die bere bezeroei Sisteplanten Transformation Strategy unitateak.
"Kanpoko inbertitzailea" ereduan oinarritutako balio-diagnostiko azkar bat abiapuntu duela, eraldaketa-prozesu osoa gidatzen du Sisteplantek.
Sektore ugariren partaidetza du partzuergoak: teknologia, soziologia, antropologia, industria eta gobernuarena.
Helburu hori lortzeko, partzuergo bat eratu du ergolab-ek, Living Lab metodologiak premiazko deritzen informazio-sistemetako balio-kateko eragile guztiak batzeko.
Administrazioari dagokionez, hor dugu Eusko Jaurlaritza, zeinak, lehenago genioenez, berrikuntza-proiektu bereziak (ekonomian eta gizartean eragina dutenak) bultzatu nahi baititu KIT eremuan, 2015 Agenda Digitalaren bidez (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun saila).
Bestalde, hor dugu GAIA, Euskadiko Elektronika eta Informazio Industrien Elkartea, informazio-sistemak garatzen eta erabiltzen dituzten enpresen premiak eta interesak zaintzen.
Berrikuntzak ere badu ordezkaritza partzuergoan: Tecnalia Research & Innovation teknologia-zentroa. Erabiltzaileak gidatutako berrikuntza irekiaren eta erabiltzailea ardatz duen diseinuaren alderdi teknologiko eta metodologikoez arduratzen da zentro hau.
Azkenik, informazio-sistemetako diseinu- eta garapen-prozesuen balio-katearen zirkulua ixteko, hor dugu UPV/EHUko Gizarte Berrikuntzako Zentroa, Sinnergiak, zeina berrikuntzaren (zehazki, informazio-sistemen berrikuntzaren) alderdi sozial eta humanoez arduratzen baita.
Portuetxe 14, 1.a, Ibaeta eraikina
20018 Donostia
Google Maps
Tel: 902 54 03 21
Faxa: (+34) 943 31 13 66
ergolab@gaia.es